XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gazteiz

-Gaur bigarrrenez artzen dot idazkortza euzkeraz idazteko uri onetatik; tamalez ikusten dot ba iñok eztaula egiten.

Poz-pozik eingo neuke sarrijago baña neure zeregin negargarri onek eztaust astirik naikua izten orretarako.

Emen esan lei euzko-abertzalien artian zaletasun gitxi dagola euzkera ikasteko. (1)

(1) Zaletasun asko ?nun gero?

-Domu Santu egunian egin ziran emango txadonetan eleizkixun ederrak, aldra andijak bertra juanik.

-Igandian juan ziran Bilbao'ra emengo gudari zarrak 1918'kuak, an serbiziyua egiteko.

Gustiz 110 juan zirran; asko pozik, bada anguak edo ingurukuak dira.

Neu be pozik juango nintzan, zeugaz Kirikiño barriketa aldi bat egiteko. (2).

(2) Ez estutu, etorriko da aldija barriketaldijok egiteko.

KIRIKIÑO